Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk - Archive ouverte HAL Accéder directement au contenu
Communication Dans Un Congrès Année : 2012

Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk

Résumé

Artikulu honetan euskararen eta Gaskoniako okzitanieraren arteko harremanak aztertzen dira, zubereraren eta auzoa duen Biarnoko gaskoieraren artekoak hain zuzen, deitzen den bearnesa edo bearnera. Ikergai hau biziki zabala baita adibide batzuk emanen ditut bakarrik. Ohartaraz dezadan, euskararen eta Gaskoniako okzitanieraren arteko harremanak deskribatu izan baldin badira ere, Pirinioetako bi hizkuntza ez jatorrikide horien arteko harremanak ongi ezagutzeko ikerketa asko egiteko direla oraino. Noski hizkuntza-ukipen hori, hizkuntza- ukipen denak bezala, hiztunen bidez gauzatzen zen, euskal eta bearnes komunitateen arteko harremenetan. Harreman linguistiko horiek bi norabideetan gauzatu ziren. Alde batetik, adibidez, zubererak bearnesari hitz asko mailegatu zizkion (ikus 3. lerroaldea). Halere, beste norabidean ere, eta hori ez da bestea bezain ongi aztertua izan, euskarak bearnesean eragina izan zuen. Noski gaskoieraren sorkuntzaren garaian gertatu zen hori, euskara substratua izanez, eta ondotik garai batez mintzatua izanez gaskoierarekin batera. Baina geroztik ere, hizkuntza auzo gisa bearnesean eragina izan zuen euskarak (ikus 4. lerroaldea). Iraganaldia baliatzen dut harreman linguistiko horiek orain agortuak baitira. Gaur egun zubereradunak eta bearnesdunak gero eta gutiago dira, hizkuntza horien irakuskuntza emendatzen baldin bada ere, euskararena bereziki. Hiztun horiek denek, euskaldunek nahiz bearnesek, frantsesa ezagutzen dute eta zinez guti dira frantsesaz gain euskara eta gaskoiera ezagutzen dituztenak, hots hirueledun direnak. Bi hizkuntza horiek luzaz kontaktuan izan baitziren, hiztun asko gutxi gorabehera elebidun edo elebidun hartzaile ziren, Zuberoakoak bederen, eta hizkuntzen alor denetan eraginak izan zirela pentsa dezakegu.

Domaines

Fichier principal
Vignette du fichier
2011_Artikulua_Euskara._eta_gaskoiera._arteko_harrema_Zub._adibide_batzuk_.pdf (416.8 Ko) Télécharger le fichier
Origine : Fichiers produits par l'(les) auteur(s)
Loading...

Dates et versions

artxibo-00772185 , version 1 (10-01-2013)

Identifiants

  • HAL Id : artxibo-00772185 , version 1

Citer

Jean-Baptiste Coyos. Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk. Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar, Jul 2011, San Sebastián - Donostia, Espainia. pp.151-164. ⟨artxibo-00772185⟩
159 Consultations
253 Téléchargements

Partager

Gmail Facebook X LinkedIn More